Fotolitos books

Paperaren xarmari eusten dion argitaletxe digital berria

Fotolitos Books liburu digitalak saltzen dituen argitaletxe bat da, baina bere berezitasuna aurkezpena da. Saltzen dituzten liburuetako bat erostean, etxera kutxa berezi bat iritsiko zaigu. Alde batetik, liburu digitala deskargatzeko kodea dago. Bestetik, kaxa hori argazki-marko bihurtzen da, eta datozen ilustrazioak bertan jar daitezke. Azkenik, norberak etxean muntatu dezakeen paperezko figuratxo bat dator, erositako liburuarekin zerikusia duena.