BAIONA

Hollandek bultzatutako «Ardurazko Ituna» salatu zuten 800 manifestarik

CGT, FO eta FSU sindikatuak deiturik, ehunka manifestari karrikaratu ziren, atzo, Baionan, Gobernuak abian jarri nahi duen «Ardurazko Itunak» izango dituen hainbat ondorio salatzeko eta «bestelako politika sozial» bat exijitzeko. Enplegua sortzeko aitzakiapean, zergak ordaintzetik libratuz, babes soziala bermatzeko erabiltzen diren 50.000 milioi euro, ugazabengana bideratuko direla diote sindikatuek. Manifestazioa suprefetura aitzinean amaitu zen eta hiru sindikatuetako ordezkaritza bat suprefetarekin bildu zen beren kexak Estatuko agintariengana helarazteko. LAB sindikatuak ere bat egin zuen deialdiarekin.