BAIONA

«Kezkatuta» agertu dira Ibon Fernandez Iradiren egoera dela-eta

Ekainaren 14an Baionan egingo den manifestazioaren antolatzaileek «kezkatuta» daudela adierazi zuten ohar baten bidez, Ibon Fernandez Iradiren kondena kentzeko eskaerak izan duen erantzuna dela medio. Horregatik, mobilizaziorako deialdia egin zuten, eta Estatu frantsesari eri dauden presoak askatzeko deia egin zioten.