UDATE | DURANGOKO AZOKA

Lutxo Egia izango da Ahotsenea guneko koordinatzaile berria

Lutxo Egiak hartuko du aurrerantzean Durangoko Azokako Ahotsenea guneko ardura, Gotzon Barandiarani lekukoa hartuz. Hain zuzen ere, datorren astelehenean, hilak 15, zabalduko da aurten Ahotsenean lanak aurkezteko izena emateko epea. Aurrekoetan bezala, bi baldintza bete behar dira: euskarazko lanak izatea eta 2014an argitaratuak izatea. Eskaerak posta elektroniko bidez egin behar dira, info@ahotsenea.net helbidean.