GARA
bilbo

Petronorrek urriaren 1ean amaitutzat emango du ABEEa

Petronorreko zuzendaritzak atzo enpresa batzordeari eta langileei jakinarazi zien urriaren 1ean abiatuko dituela gelditutako unitateak. Beraz, amaitutzat emango du maiatzetik 364 langileri (plantillaren herena) eragiten zien ABEEa, enplegua aldi baterako erregulatzeko espedientea.

Gaur egun, findegiaren jardueraren %40 geldirik dago, «eskaerarik ez dagoelako», eta abenduaren 31ra arte zegoen aurreikusita ABEEa.

Zuzendaritzak azaldu duenez, «merkatuaren eta mugikortasunaren suspertzea dela eta» hartu du jarduera osoa berreskuratzeko erabakia.

Langile horiek pixkanaka bueltatuko dira lanera datozen asteetan, «ekoizpen beharren arabera eta, beti bezala, modu seguru eta arduratsuan».

Ohar baten bitartez, Petronorreko zuzendaritzak esan du iragarpena «guztiek espero zuten albistea» dela.