Izaga, Xabier
IKUSMIRA

TXANTXARREKA, GAZTETXE BAT

Gaztetxeak. Hainbat udalen buruhauste. Batzuentzat deseroso, desatsegin; eskuarki, ordena lehenesten dutenentzat. Ordena ezarria –eurei ere ezarritako ordena– lehenesten dutenentzat. Agintarien kontrolpean ez dagoenak nabarmen uzten du horien menpekotasuna. Eta, halaber, hainbat auzoren altxor dira gaztetxeak, arriskuan daudenean –zoritxarrez maizegi gertatzen den arriskuan– auzotarrek erakusten duten bezala.

Irudian ageri dena Txantxarreka da, Donostiako Antigua auzoan dagoena. Beste askok bezala, hainbat jarduera eskaintzen ditu, hainbat ekimen bultzatzen ditu gazteen askotariko mundu ikuskerak agertu eta garatzeko. Eta beste askok bezala, autogestioa oinarri, elkartasuna funtsezko balioa du. Abuztuan, etorkinentzako harrera gune bihurtu zen, gizarte hobe bat aldarrikatu ez ezik, gauzatuta ere, horren ardura izan beharko luketenak nabarmen utzita. Xabier Izaga Gonzalez