08/02/2020

Reportage
 
Gran Casino Kursaal, 1924. urtean
Juantxo EGAÑA
0208_behatxuloo
Ricardo Martin. Fotocarte Funtsa. Kutxateka

1921. urtean inauguratu zen Donostiako Gran Casino Kursaal. 1923ko Primo de Riveraren estatu-kolpearekin –Rifen kudeaketa militar espainola kaskarra aitzakia jarrita–, Donostiako sasoi baten bukaera etorri zen eta belle epoque deituriko garaiaren postaleko distira itzali egin zen. 1924ko urriaren 31n jokoa debekatu egin zen eta Casino Kursaalek ateak itxi egin behar izan zituen.

Lerroon gainean ageri den argazkia Kursaaleko terrazetan jasoa da 1924. urtean. Zuzeneko irrati emanaldi batean hartutako argazkia da. Hurrengo urtean Sabino Uzelayetak –politikari, merkatari eta enpresari donostiarrak– Euskal Herriko lehen irratietako bat sortu zuen, Igeldo mendian kokatua.