Iurre BIDEGAIN

“Korrikak zerbait pizten du zure baitan”

Badira hogei urte bolondres gisa sartu zela AEKn Tipia Lagan eta geroztik harreman estua izan du euskararen irakaskuntzarekin. Eginkizun horren baitan Korrikarekin sentitzen den emozioa Itsasuko ikasleei transmititzen entseatzen da. Hitzak alde batera utzi eta norberak bizi behar duen esperientzia ederra dela uste du.