Amagoia Bilbao

Labean erretako untxia piperrekin

(GETTY IMAGES)
(GETTY IMAGES)

LEHENENGO ERA
Osagaiak 4 lagunentzat
Untxi bat, 2 baratxuri ale, 2 piper gorri, 200 g barrengorri, ardo  zuria, olioa, gatza, piperbeltz beltza, ziapea, ezkaia.

Zailtasuna                        2         

1. Untxia garbitu eta erditik zabaldu. Gatza eta piperbeltz beltza bota eta ziapearekin igurtzi.
2. Piperrak garbitu eta azpil batean jarri. Labe beroan sartu, 180ºC-an,  gorritu arte. Atera, zuritu, haziak kendu eta tiratan moztu.
3. Barrengorriak garbitu eta osorik utzi.
4. Azpil batean barazkiak jarri eta txikitutako baratxuriak, gatza eta ezkai pixka bat bota. Gainean untxia jarri eta ardo zuri pixka bat bota.
5. Labe beroan sartu, 190ºC-an, 20 minutuz. Buelta eman eta beste 20-25 minutuz sartu.

BIGARREN ERA
Osagaiak 4 lagunentzat
Untxi bat, 2 piper gorri, 2 patata, tipula bat, ardo zuria, olioa, piperbeltz beltza.

Zailtasuna                         2


1. Untxia garbitu eta erditik zabaldu. Gatza eta piperbeltz beltza bota.
2. Piperrak aurreko errezetan esan dugun bezala prestatu.
3. Patatak zuritu eta 5 minutuz egosi eta xukatu.
4. Zerrenda finetan moztutako tipula olio pixka batekin erregosi.
5. Azpil batean patata, piperra, tipula eta untxia jarri. Gainetik ardo pixka bat bota.
6. Labe beroan sartu, 190ºC-an, 20 minutuz. Buelta eman eta beste 20-25 minutuz sartu.