NAIZ

M8ari begira ‘Gure pribilegioak birpentsatuz’ tailerra antolatu du Gazte Sare Feministak

Martxoaren 8a berotzen hasteko, Bilboko Gazte Sare Feministak ‘Gure pribilegioak birpentsatuz’ tailerra antolatu du otsailaren 26etik 27ra. Alde Zaharrean, Uribarrin, Indautxun eta Deustun izango dira saioak.

Bilboko Gazte Sare Feministaren ‘Gure pribilegioak birpentsatuz’ tailerra.
Bilboko Gazte Sare Feministaren ‘Gure pribilegioak birpentsatuz’ tailerra.

Martxoaren 8ari begira eta ‘Sistema arrazista arrakalatu’ lelopean, Bilboko Gazte Sare Feministak ‘Gure pribilegioak birpentsatuz’ tailerra antolatu du otsailaren 25etik 27ra Bizkaiko hiriburuko hainbat auzotan. Talde feministak azaldu duenez, tailer hauek auzo ezberdinetan aurrera eramaten ari diren lanketen barruan kokatzen dira.

Otsailaren 26an Uribarrin izango da tailerra arratsaldeko 17.30ean; Deustun, otsailaren 27an, larunbatean 11.00etan Udal liburutegian; eta Indautxun larunbatean ere, 12.30ean AEK-ko egoitzan.

Gainera, Euskal Herriko Mugimendu Feministak martxoaren 8rako deitutako mobilizazioekin bat egin du. Bilbon 19.00etan izango da manifestazio nagusia Jesusen Bihotzetik.

Baina horretaz gain, ‘Sistema arrazista arrakalatu. Erresistentzia feministak ehuntzen’ lelopean, Bilbo Feminista Saretzen plataformak hainbat ekimen antolatu ditu goizean eta eguerdian: 11.00etan elkarretaratzea egongo da Atzerritar Bulegoaren aurrean; 12.00etan pentsiodunen mugimenduarekin bat egingo dute Udaletxearen aurrean; eta 13.00etan Iberdrola aurrean egingo dute protesta.

Mobilizazioak, bizi dugun egoera dela-eta, ez dira ohiko eran egingo, «baina kaleak salaketarako espazio izateko modua bilatuko» dutela adierazi du Euskal Herriko mugimendu feministak.