NAIZ

Zinegoak 2021eko bi film luze eta laburren aukeraketa bat eskainiko ditu Donostian

Aurten ere eta bihartik hasita, Zinegoak jaialdiko bi film luze eta laburren aukeraketa bat eskainiko ditu Donostiako Antzoki Zaharrak. Emanaldiak 19:00etan hasiko dira eta sarrerak 5 euro balioko du.

Zinegoak jaialdiaren aurkezpena. (Jaizki FONTANEDA / FOKU)
Zinegoak jaialdiaren aurkezpena. (Jaizki FONTANEDA / FOKU)

Zinegoak Bilboko Gaylesbotrans Zinema eta Arte Eszenikoen aurtengo jaialdian ikusgai izan diren bi film luze eta laburren aukeraketa bat eskainiko ditu Donostiako Antzoki Zaharrak datorren astean. Jaialdiaren 18. edizioa martxoaren 1etik 14ra egin zen.

Ehgam, Gehitu, Zinegoak eta Donostia Kultura dira zikloaren antolatzaileak, eta 13. urtez jarraian prestatu dute jada Gipuzkoako hiriburuan. Filmen emanaldiak 19:00etan hasiko dira eta sarrerak 5 euro balioko du.

Horrela, astelehenean, apirilaren 12an, 'Red Bay' (2021, José Antonio Cortés Amunarriz), 'Hands and Wings' (2019, Sungbin Byun), 'Meritum' (2021 Yago Mateo), 'On My Way' (2020, Sönam V. Larcin) eta 'Mall' (2020, Jerry Hoffmann) film laburrak emango dituzte.

Izar Films etxeak Mugen Gainetik, Gehitu eta Lankidetzarako Euskal Agentziarekin elkarlanean egindako genero aniztasunari buruzko 'Ni naiz naizena' webserie dokumentalaren kapitulu bat ere izango da ikusgai. Hamar minutuko sei atal ditu, eta berariazko web orri baten bidez zabalduko dira.

Azkenik, asteartean, apirilaren 13an 'Her Mothers / Anyáim története' (2020) filma proiektatuko dute, Asia Dér & Sári Haragonicsena, eta asteazkenean, apirilaren 14an, 'Valentina' (2020), Cássio Pereira dos Santosena.