Maider Iantzi
Aktualitateko erredaktorea / redactora de actualidad

Donosti Cup, egoera zailak bizi dituzten gazteentzako aukera

Al Helal taldeko jokalari gazatarrak eta MoMIMeko Boliviako guaraniak futbolaren onuren adibide dira, kirol honi esker hobetzeko ilusioari eusten baitiote testuinguru zailetan. Lehenbizikoz bizitzen ari dira esperientzia aunitz Donosti Cupen, kirolaz harago sozialki eragiten duen txapelketan.

Al Helal taldea Trintxerpeko partidan, asteazkenean.
Al Helal taldea Trintxerpeko partidan, asteazkenean. (Andoni CANELLADA | FOKU)

Astean bi edo hiru aldiz entrenatzen dira Al Helalekoak. Iazko udan bonbardaketa gogor bat jasan zuten eta Donosti Cupeko antolatzaileak kezkatuta zeuden ezin zirelako 2019an etorri zen taldearekin mintzatu. Egoera zaila zen eta futboleko botak utzita kaleak garbitzen ibili ziren gazteak.

Gaza Cup-eko txapeldunak dira eta Donosti Cupera etortzea izan dute sari. 15 mutil etorri dira bost laguntzailerekin. Ayed Abu Ramadan Al Helal Gazako Akademiako presidenteak kontatu digunez, 2006tik erabateko blokeoa bizitzen ari dira; kartzela erraldoi bat da Gaza eta jokalarientzat lehenengoz bertatik ateratzeko modua izan da futbola. Pasaportea lortu eta hegazkina hartu dute. Hemen egoteak, egun gutxi izan arren, etorkizun hobe baten itxaropena ematen die.

Baina ez da ihesbidea bakarrik

«Oso serio hartzen ari gara eta bat, bi edo denak jokalari profesionalak izatera heltzeko esperientziak bilatzen ditugu», azpimarratu du. Euskal Herriko bizimodua ere ezagutzen ari dira. Gipuzkoako Batzar Nagusietan elkartu gara eurekin, harrera egin dietelako bertan, eta presidenteak ez du ezkutatu lehendabiziko aldia dela parlamentu bat zapaltzen duena. «Donosti Cup txapelketa nola egiten den ikusi dugu eta Realarekin bildu gara. Elkarlana bilatzen dugu».

«Aunitz partekatzen dugu Euskal Herriarekin. Errepresioari eusten diogu eta aitzinera goaz. Zuek bakea lortu duzue eta guk ere hori nahi dugu. Zoragarria da jendeak kalean ematen digun babesa. Argazkiak ateratzera etortzen dira, ‘Gora Palestina!’ oihuka; aurpegiko espresioan sumatzen dugu maitasunez eta errespetuz tratatzen gaituztela».

Etortzea bera «mirari bat» izan da. Taldeko laguntzaile bati ez zioten Egiptoko muga igarotzen utzi paper guztiak zuzen izanda ere. Bertze bi kidek kotxe militarrean joan behar izan zuten aireportura, deportatuta. 15 mutilek laguntzaile bakarra izan zuten Egipton egoteko. Iritsiera hagitz zaila izan zen; sei covid proba egin zizkieten. Lurreratu arte ezin jakin helduko zirela.

Ahmad Ishtewi, Al Helal taldeko kiderik gazteena, Fadi Hassan laguntzailearekin, Gipuzkoako Batzar Nagusietan egin zioten harreran. (Maialen ANDRES/FOKU)

Eta buelta are zailagoa espero dute, bihar bildotsaren besta hasiko baita. Egipto eta Gaza arteko muga itxia egonen da eta Istanbulen eman beharko dute astebete ireki arte. «Jendeak jakin behar du bizitzen ari garen tragediaren berri. Gazatik ateratzea benetan zaila da. Eri dauden herritarrei ere ez diete uzten».

Hala mintzo dena Fadi Hassan Al Helal taldeari laguntzen ari den gazatarra da. Hamabi urte darama Euskal Herrian bizitzen eta ordutik ez da itzuli jaioterrira.

Hemen ohikoa dena han hagitz zaila dela agertu du: argia bera, egunean sei orduz izaten dute. Ogia, eskola, edateko ura... nekez lortzen dituzte. «Baina futbola daukagu. Atzo garaipena lortu genuen, herenegun ere bai. Irabaztera gatoz».
«Askori futbolak bizitza aldatuko die. Bizi hobe bat emango die, horregatik etortzen dira halako ilusioz. Partiden ondoren hain kontent sumatzen ditugu... ‘Hau da bizitzako partidarik onena’, zioen batek».

Gazako Akademian bi kategoria dituzte: horietako bat futbolean jokatzen ikasi nahi dutenek osatzen dute eta bertze bat, matrikula ordaindu ezin duten eta akademiak adoptatzen dituen jokalariek. Donosti Cupera etorri diren guztiak adoptatuak dira.
Udan, eskolarik ez dagoenez, kide kopurua dezente handitzen da eta 500 dira. Horietatik 50ek ez dute deus ordaintzen.
Ahmed Abunajie ere Al Helaleko kidea da. 19 urte ditu, Madrilen bizi da eta taldea animatzera etorri da. «Euskal Herrian bizi eta futbolean jokatzea da nire ametsa», adierazi du. Selektibitatea eginen du datorren urtean, unibertsitatera sartzeko eta, aldi berean, talde bila dabil futbolean jokatzeko.

Ahmad Ishtewi hamalau urteko mutikoa da taldekiderik gazteena. Messi erraten diote. «Lehendabiziko partida niri esker irabazi genuen, penaltia lortu nuelako», hasi da azaltzen. «Pozik nago Donostian, benetan pozik. Eta eskertuta», adierazi du. Eta elkarrizketan bertan, bihurri itxurako eta begi ederreko jokalariak denak irri-algaraka jartzeko abilezia erakutsi du. Presidenteak erran bezala, ihesbide bat da eurentzat bidaia hau, baina errealitatera itzuliko dira eta, bidean hamaika kalamidade pasatu arren, berdin-berdin bisitatuko gaituzte berriro.

Las mujeres guaraníes del MoMIM han venido a ganar una escuela de fútbol femenina

El MoMIM, equipo de mujeres procedentes del Chaco boliviano, estuvo entrenando durante tres meses en la ciudad de Camiri para preparar la Donosti Cup. Karin Jamel Gemio, directora del Movimiento de Mujeres Indígenas del Mundo (MoMIM), atendió a NAIZ después de que ganaran un partido en Azpeitia. Comentó que estas jóvenes guaraníes de 15, 16 y 17 años están viviendo «experiencias únicas, primeras, con mucha emoción y alegría y también nervios y miedos». Son hijas, nietas y sobrinas de las indígenas guaraníes que vinieron a este evento deportivo con Xabier Azkargorta como entrenador hace 11 años.

En el Chaco el fútbol femenino se toma como una diversión y no una profesión. Desde el MoMIM lo impulsan porque es «el único momento en el que pueden compartir. Es un espacio de diversión, algo propio». Al ser considerado solo para varones, «aunque sean buenas no tienen el apoyo de la familia; todo lo contrario».

Se han esforzado mucho para entrenar dos o tres veces a la semana en la ciudad de Camiri. La mayoría de las chicas vive en comunidades que están a una hora y media, y si llueve no pueden entrenar.

«Allí no existe una asociación de fútbol femenina, tampoco disponemos de escuelas formativas y entrenadoras. Muchas han estrenado las zapatillas en el primer partido. Hemos venido para ganar, sobre todo para ganar una escuela de fútbol femenina y para que se visibilice que hay jovenes y niñas que lo hacen muy bien», ha reivindicado Gemio.

«Gracias a la doctora Pilar Mateo, nuestra fundadora, y a Iñigo Olaizola, director de la Donosti Cup, tenemos espacios para vivir tan gratas experiencias, con partidos junto al mar, compras o visitas a parques y al Aquarium».

Hemerlinda Robles es una de las capitanas del equipo. Nacida hace 16 años en la comunidad Itanambikua, el fútbol es su «pasión», su «vida».«A través de él puedo demostrarme como mujer que puedo seguir, que tras caerme tengo que levantarme». Tiene claro que seguirá entrenando. Además, ha logrado el apoyo de sus allegados. Quiere ser profesora de Educación Física o psicóloga.