NAIZ+

Aire ahizpak, Alternatiba ekimenean

Aire Ahizpak
Aire Ahizpak

Lurraren berotze efektuari zein beste hainbat erronkari aurre egiteko ikur bihurtu zen igandean Baiona. Alternatiba ekimenak jendez eta aukerez bete zuen Baiona, ehunka postu, dozenaka hitzaldi eta milaka lagun elkartuz.

Oholtza gainean, bestelako mundu jasangarriago baten aldeko aldarriak entzun ziren, baita kantuz ere. Urepelen sortutako Aire ahizpek eskainitako kantua txalotua izan zen Baionan bertan, baita orain sare sozialen plazan ere. Bizi Mugik partekatu du Facebooken Fernando Aire Xalbadorren biloben emanaldia eta atentzioa eman digu.