NAIZ+

Espetxean marraztu eta Errekaleorren horma irudi bihurtu zenekoa

Itziar Plaza euskal preso politikoaren marrazki bat du oinarri Errekaleorreko azken muralak.

Errekaleorreko azken horma irudia.
Errekaleorreko azken horma irudia.

Udazkenarekin batera, Errekaleorrek mural berria estreinatu du. Oraingoan, diseinua barroteen artetik etorri da, izan ere, Soto del Realen espetxeratuta dagoen Itziar Plaza euskal preso politikoaren marrazki bat du oinarri muralak. Errekaleorreko emakumeek egin bihurtu dute mugimendu feminista hauspotu nahi duen murala.

Auzoa bezain bizi daude Errekaleorreko hormak, gertuko nahiz urrutitik iritsitako puntako muralistek egindako muralekin. Iparraldera begira dauden eraikinetan kutsu aldarrikatzailea duten irudiak eta mezuak nagusitzen diren bitartean, hegoaldeari so daudenetan askotariko muralistek eginiko lanak dira ikusgai.