NAIZ+

‘Euskal Herrian euskaraz’ abestiaren akordeak, Ugandatik

Iganga Commnunity Brass Band musika eskolako banda da protagonista, drogez eta alkoholaz aldendu eta Ugandako gazteei etorkizun oparoago bat eskaini nahi dien musika eskola. Eskolaren biziraupenareko laguntza eskatzen dute bideo honekin.

uganda
uganda

‘Euskal Herrian euskaraz’ abestiaren akordeak Ugandako herrixka batetik datozkigu. Iganga Commnunity Brass Bandako kideak dira azken ordutan gure sare sozialetan euren lekutxoa aurkitu duten protagonistak.

Ugandaren hegoaldean dagoen herri behartsu bateko musika eskola da Iganga Commnunity Brass Band. Bertako neska mutilentzako aukera bat izan nahi du eskolak, auzoan nagusi diren drogez eta alkoholaz aldendu eta bertako gazteei etorkizun hobeagoa bat eskaini asmoz.

Bideoan azaltzen dutenaren arabera, kaleko umeak dira musika eskolako ikasle ugari eta eskolak bizilekua, janaria, osasun arretak eta eskolatzea eskaintzen die umezurtzak diren haur hauei.

Eskolak aldizkako dohaintzei eta bandaren irabaziei esker egiten du aurrera. Izan ere, beste gastuez gainera, etxe eskolaren alokairuari aurre egin behar die eskolak.

Zorionak eta urteberri ona Ugandatik opatzeaz gainera, muxu handi bat bidaltzen dute euskara jatorrean.

Bideo eder honekin egitasmoa ezagutzera emateaz gainera, laguntza eskatzen dute eskolak biziraun eta Ugandako gazte hauek etorkizun oparoa izan dezaten. Laguntzeko egin klik HEMEN.