NAIZ+

#Laboreztatu, urte berria, bazkide berriak

Labore Bilbok urte beteko ibilbidea eginda, bazkide kopurua handitzeko erronka du eskuartean.

labore
labore

Ekoizlearen eta kontsumitzailearen arteko harreman zuzena oinarri duen Labore egitasmoaren Bilboko dendak urtea bete du. 2017ko abenduaren 1ean ireki zituen bere ateak. Bazkide kopurua hedatzeko asmoa dute urte berriarekin batera eta horretarako #Laboreztatu goiburua duen bideoa zabaldu dute sarean.

Funtsean, kontsumitzaileen eta ekoizleen arteko «aliantza» da Labore kontsumo elkartea eta lehen sektoreak bizi duen egoerari aurre hartzea ere badu asmo.

Supermerkatuen gisara, dendan askotariko produktu fresko eta eraldatuak daude eskuragai: barazkiak, frutak, infusioak, fruitu lehorrak, laboreak, egoskariak, kontserbak, esnekiak, arrautzak, gaztak, ogia, gozokiak, bidezko salneurriko hainbat produktu, hala nola kafea edo azukrea, arrozak, olioak, okelak, hestekiak, edariak, kosmetikoak, garbigarriak eta beste gauza asko.

Bilbon bezala, Laborek badu bere denda bai Oarsoaldean eta baita Bidasoan ere. Oarso eskualdekoa Oiartzungo Ugaldetxon du kokaleku fisikoa. Iaz jarri zen martxan 150 bazkiderekin, baina dagoeneko 565 izatera ailegatu da.