NAIZ+

Maravillas hustu eta sareak eta kaleak elkartasunez bete

Maravillas gaztetxean sartu da Foruzaingoa goizean goiz, eta kalean protestak nagusitzen ari dira polizia operazio honen aurka. Sare sozialak ere salaketez eta elkartasunaz bete dira. 

Los gigantes de Alde Zaharra bailan ante el gaztetxe Maravillas. (Iñigo URIZ/FOKU)
Los gigantes de Alde Zaharra bailan ante el gaztetxe Maravillas. (Iñigo URIZ/FOKU)

Foruzaingoa, Polizia espainolaren laguntzaz, Iruñeko Maravillas gaztetxean sartu da. Gaztetxeak bertaratzeko deia egin du sare sozialetan, foru polizia eraikina hustera joan dela salatzearekin batera. Foruzaingoaren arabera, eraikina ikuskatzeko xedea du Rozalejo jauregian egindako polizai operazioak. Polizia espainolak inguruko kaleak moztu ditu eta gogor oldartu da protestan ziren gazteen aurka.

Sare sozialen bidez eman du gertatutakoaren berriz Maravillas gaztetxeak goizeko 6.20tan.

Nabarreria Plazara joateko deia egiten zuten bertan. Mezuak zalaparta sortu du sarean, eta hamarnaka salaketa mezu idatzi dira ordutik.

Batzuk, Iruñeko kaletatik bertatik idatzi dira, unean une gertatzen ari zena lau haizetara hedatzeko asmoz.

Besrte asko eta asko gaztetxearen aurkako polizia operazioa salatzeko mezuak izan dira.

Sare sozialek duten oihartzuna nabarmena da, izan ere Maravillas Gaztetxearen aldeko elkartasuna Euskal Herriko mugak gainditu ditu dagoeneko.

Etxean, ostera, gainontzeko gaztetxe ugarik babesa erakutsi diote Iruñeko gaztetxeari.