NAIZ+

Gernikako Lekuek, arteari lekua eginez

Larunbata bitarte seigarren urtez hartu du Lekuek jaialdiak Gernika-Lumo, musika eskaintza zabalari plaza eskainiz.

spot
spot

Gernikako Lekuek, Gernikako musikari eta musikazaleek antolatutako festibala da. Joan den larunbatean hasi eta martxoaren 16 arte seigarren urtez hartu du Lekuek jaialdia Gernika-Lumo.

Jaialdiaren helburuak bere horretan diraute hasiera hasieratik, «Gernikako elkargune ezberdinetan sormen handiko adierazpen eta interes artistikoei leku egitea, lantalde boluntario eta boluntarioki babes ekonomikorik gabea garenon eskutik».

Euskal Herriko eta nazioarteko artistak elkartzen ari dira egunotan Gernikan-Lumon. Bertakoen artean, Hannot Mintegiak bultzatutako Moxal proiektua edota Neighbor taldeko Maite Larbururen bakarkako lehen diskoaren aurkezpena esaterako. Bad Sound, Joseba Irazoki eta Lagunak, Kaleko Urdangak eta Dekot taldeek ere euren txoko izan dute aurtengo edizioan.

Atzerriko izenen artean, estilo askotariko artista aurki daitezke. Hala nola, Slap Guru (stoner, hard-rock), Doble Capa (rock), 8°6 Crew (reggae) Nuria Graham (folk-americana), The Soul Jacket (southern rock), Dätcha Mandala (heavy-blues), Vancouvers (power-pop), Antonio Lizana Trio (jazz) edo Mr. Sipp (blues).

Aurten ere herriko hainbat leku izaten ari dira jaialdiaren aterpe eta oholtza. Zehazki, Astrak, Iparragirre Rock Elkarteak, Trinkete Antitxokoak, Lizeo antzokiak eta herriko tabernek hartuko dituzte egitaraua osatzen duten kontzertuak, erakusketak, proiekzioak eta bestelako ekintzak.

Albistearekin batera ikusi daitekeen bideao, aurtengo edizioko spota da.