NAIZ+

Salaketa eta aldarrikapena, #NierebaNAIZ bideoetan

Salaketari eta aldarrikapenari leihoa zabaldu dio Naizplusek eta horretarako, #nierebaNAIZ leloa hartuta GARAk bizi duen espoliazioa salatu nahi dugu udako lehiaketarekin. Ondorengo lerroetan lehiaketan parte hartuko duten bideoak daude ikusgai.

GARAk bizi duen espoliazioa salatu nahi dugu udako lehiaketan eta horretarako zuen argazki, gif eta bideoak jasotzen ari gara.

Parte hartzeko igorri #nierebaNAIZ traola ikusgai duten argazki, irudi, postal, gif edo bideoak nierebanaiz@naiz.eus helbide elektronikora edota Portuetxe, 23-2a. 20018 Donostia helbidera.Twitter eta Instagram sare sozialetan ere bilduko ditugu, horretarako #nierebaNAIZ traola erabili beharko da.

Ondorengo lerroetan lehiaketan parte hartzeko prest agertu diren bideoak daude ikusgai. Bideo eta gif hauen artean zozketa berezia egingo dugu eta irabazleak Etxebarriako (Bizkaia) Antsotegi hotelean bi eguneko eta bi pertsonako egonaldia irabaziko du.

1. Lehen bideo hau @Jaloniker Twitter erabiltzaileak bidali digu. Itsaso Adriatikotik bidali du eta botilan ezkutatzen den mezuak lelo argai du: #nierebaNAIZ.

2. Honako gif-a Kostan Delgadorena da.

Loading player...

3. Hirugarren bideoa Eneko eta Peio Iriondok igorri dute, Greziara egindako bidaiaren berri ematen du bideoak eta Meteoran kokatuta dago.

Loading player...

4. Laugarren bideoa Eneko, Peio eta Abelek bidali dute.

Loading player...

5. Bosgarren bideoa Marta eta Abelek bidali dute Santorinitik.

Loading player...

6. Seigarren eta azken bideoa Martarena da.

Loading player...