Urte zaharra agurtzean ere ohe hutsak gogoan ‘564’ abestiarekin

Urte zaharrari agur esatearekin batera ere makina bat izan dira Hertzainak taldearen ‘564’ abestia kantatu duten herriak, #245ohehuts ekimenari jarraiki.

NAIZ|31/12/2019
Gari-etxahun-piti-aiora
Gari, Etxahun, Aiora Renteria eta Piti, Bilboko Plaza Barrian abenduaren 30ean. (@bilbotronik)

Gabon gauean egin zen bezala, Euskal Herriko makina bat plazak elkartasunez bete dira Gabon zaharrarekin, espetxeetara elkartasuna helarazteko eta presoen askatasuna aldarrikatzeko.

Bilbon Plaza Barria bete egin zen astelehen gauean Garirekin, Zea Mayseko Aiora Renteria eta Pitirekin, Zazkel taldeko Etxahunekin eta Mikel Martinez aktorearekin Hertzainak taldearen ‘564’ abesteko. 

Zaldibarren gaur eguerdian egin dute kantu saioa, baita Berrizko plazan ere.

Ondarroan ere eguerdian egin dute.

Soraluzen ere plaza bete dute.

Pasai Donibanen ere jende ugari bertaratu da Hertzainaken abestia kantatzera.

Eta Arrasaten musikari ugarik parte hartu dute.

Irunen ere bat egin dute ekimenarekin, beste herri askotan bezala.