Ion Izagirre, durante la última etapa. (Anne-Christine POUJOULAT/AFP)
Ion Izagirre «Egia da orain artekoa ikaragarria izan dela, baina ez dut uste Alaphilippek eutsiko dionik»

Etxean dago Ion Izagirre txirrindularia aita izan baita bigarren aldiz. Naiz Irratiko galderak erantzunez Astanakoak ohartarazi du Tourra bezalako bira batean gora behera handiak daudela «egun batean ondo zaude eta hurrengoan gaizki» esan du.  Horregatik,  ez du Alaphilippe Tourreko garaile ikusten.  Gaizka Izagirre anaiaren inguruan ere galdegin diote Naiz Irratian «sentsazioz ez dabil gaizki, bera ondo dago» esan du. Aurreratu du abuztuaren 3an Poloniako itzulian izanen dela.

21 JUIL. 2019
Loading...