Arrakastatsua izan da aurtengo Lurrama
Laborantza herrikoiarentzat hitzordu garrantzitsua bilakatu da Lurrama. Antolatzaileek hiru egunen bilan baikorra plazaratu dute. Orotara, 960 laguntzaile inguruk ekimenean parte hartu dute. Aurten gainera, Frantziar Gobernuko Laborantza Ministroak saloia bisitatu zuen azaroaren 9an. Lurramak defendatzen duen laborantza eredua bultza dezan galdetu zioten laborariek.
12 NOV. 2019