Euskal Herrian gaindi mugitzera
22/06/2020

Ipar eta Hego Euskal Herriaren arteko pasabide gehienak hiru hilabetez osoki hetsirik egon ondotik, ekainaren 21ean auto nahiz pertsonen ohiko zirkulazioa itzuli da. Araba, Bizkaia, Gipuzkoa eta Nafarroa Garaiaren artean ere ibiltzen ahal da. Administratiboki zatiturik, euskal herritarrek orain ez dute oztoporik bere herrian gaindi mugitzeko.