Euskararen aldeko besta Biarritzen
30/09/2019

Biarritzeko Marion aintziraren gunean antolatu zuten euskararen aldeko besta herrikoia irailaren 29an. Antolatzaileek nabarmendu dutenez, euskaraz mintzatzeko, elkartzeko, trukatzeko, plazer hartzeko eta aldarrikatzeko eguna izan zen. Giro alaian hainbat animazio proposatu zituzten BAB hiriguneko Mintzalasai ekimenaren programaren baitan.