Kabalkada arrakastaz iragan da Itsasun
09/09/2019

Itsasuarrek kabalkadaren bigarren emanaldia eskaini zuten irailaren 7an. Orotara 130 dantzarik, 30 aktorek, 20 kantarik, 15 musikarik eta bi bertsolarik parte hartu dute ikusgarrian. Urte batez errepikak egiten ibili dira zazpi urteren ondotik itzuli den kabalkada eszenan erakutsi aitzin. Beñat Lazkanok idatzi ditu “Dagozkigunak” kabalkadaren hitzak.