Antzar egunak jende ugari bildu du Lekeition

Lekeitioko Antzar Egunak beste behin ere jende ugari bildu du kostako herri horretara. Aurten 95 ontzik eman dute izena eta horietatik 62k gomazko antzar bat erabili dute eta beste 33ek hildako antzar bat. Ontzietako bat hondoratu egin da, eta bertan zeudenak igerian atera behar izan dira.

05 SEPT. 2019