Europako surflari onenak, lehian Zarautzen

170 parte hartzaile ditu asteazken honetan hasi eta igandera arte luzatuko den Cabreiroá Pro Zarautz surf txapelketak. Horien artean dira Europako surflari onenak, Oier Illarramendi lehiaketako arduradunak NAIZi adierazi dion moduan. Euskaldunak, bereziki emakumezkoetan, txapelketa irabazteko faboritoen artean dira. Surfaz gain, beste hamaika ekitaldi antolatu dituzte, ikuskizuna itsasotik lehorrera ere hedatuz.

08 MAI 2019