Tximinoak jaun ta jabe Tailandiako Lopburi hirian
2020/06/25

Beren bizileku naturaletik kanporatuak izan ondoren, Tailandiako Lopburi hiriko kaleetan bizitzera ohitu ziren tximinoak. Turista asko erakartzen zituen fenomeno bilakatuta, bertako biztanleek onartu egiten zituzten, baina pandemiaren ondorioz mugak itxi eta bisitariak desagertu direnez, milaka primate goseti dabiltza hirian zehar eta egoera kontrolaezina bihurtu da.