Amalur ARTOLA

Kubarik islamiarrena

Donostiako Giza Eskubideen Zinemaldiaren baitan, “Cuban muslims, tropical faith” erakusketa dakar Fnac-era Joan Alvado argazkilariak. Kuba bisitatzen daramatzan bost urteetan, islamera bihurtzen ari den kubatar kopurua hazi egin dela sumatu eta errealitate hau ezagutzera eman nahi izan du; estereotipo bisualak haustea du helburu.