14 MAI 2025 - 05:54h Urraburu eltzekariak GETTY IMAGES (GETTY IMAGES) Amagoia Bilbao LEHENENGO ERA Osagaiak 4 lagunentzat600 g patata, 800 g urraburu, 2 tipula, 2 baratxuri ale, piper berde bat, 150 g perretxiko, olioa. Zailtasuna 2 1. Urraburuak garbitu eta xerrak atera. Dadotan moztu. Salda egin.2. Txikitutako tipulak eta baratxuriak olio pixka batekin erregosi.3. Txikitutako piperra eta tiratan moztutako perretxikoak gehitu eta erregosi.4. Patatak zuritu eta kraskatu. Barazkiei gehitu eta arin erregosi.5. Saldarekin estali eta egosi, patatak bere puntuan egon arte.6. Urraburua sartu eta 3 minutuz egosi. Behar adina gatz bota.BIGARREN ERAOsagaiak 4 lagunentzat500 g patata, 700 g urraburu, 250 g muskuilu txiki, tipula bat, azenario bat, porru erdia, baratxuri ale bat, 2 tomate heldu, olioa, gatza. Zailtasuna 21. Urraburuak garbitu eta xerrak atera. Dadotan moztu.2. Eltze batean hezurrak urarekin 20 minutuz egosi.3. Txikitutako barazkiak olio pixka batekin erregosi, su oso eztitan. 4. Tomateei azala eta haziak kendu eta txikitu. Barazkiekin batera jarri eta erregosi.5. Patatak zuritu eta kraskatu. Barazkiei gehitu eta arin erregosi.6. Saldarekin estali eta egosi, patatak bere puntuan egon arte.7. Urraburua eta muskuiluak sartu eta 3 minutuz egosi. Behar adina gatz bota.