25 JUIN 2025 - 05:15h Hegaluze fresko albondigak pikillo piper saltsan GETTY IMAGES (GETTY IMAGES) Amagoia Bilbao Osagaiak 4 lagunentzatKilo bat hegaluze, 100 g hirugihar, baratxuri bat, tipulina bat, pikillo piper bat, arrautza bat, 100 g ogi, 2 koilarakada tomate saltsa, gatza. 200 g ilar. Saltsa: tipula erdia, baratxuri ale bat, 4 pikilo piper, 200 g tomate saltsa, bi baso salda, ardo zuria, perrexila, olioa, gatza. Zailtasuna 31. Hegaluzeari azala eta hezurrak kendu eta txikitu.2. Hirugiharra txikitu.3. Baratxuria eta tipulina zuritu eta txikitu.4. Ogia, arrautza, piperra eta tomate saltsa irabiagailuarekin nahasi.5. Hegaluzea, hirugiharra, barazkiak eta ogiaren nahasketa nahastu. Behar adina gatz bota.6. 20 bolak egin. Irinatik eta irabiatutako arrautzatik pasatu.7. Zartagin batean olio ugari berotu eta bolak frijitu, gorritu arte. Paper baten gainera atera.Saltsa:1. Eltze batean zerrendatan moztutako tipula eta baratxuria olio pixka batekin erregosi, su eztitan.2. Ardo zurrusta batekin busti eta 2 minutuz egosi.3. Tomate saltsa eta piperrak gehitu eta 10 minutuz erregosi.4. Salda bota eta beste 20 minutuz egosi. 5. Irabiagailuarekin nahasi eta txanotik pasatu. Behar adina gatz bota.6. Albondigak saltsan sartu eta 4 minutuz egosi, su ertainetan. 7. Ilarrak 2 minutuz egosi. Albondigei gehitu eta beste minutu batez egosi. Txikitutako perrexila bota.