09 JUIL. 2025 - 06:00h Sardinak marinatuta eta eskabetxetan GETTY IMAGES (GETTY IMAGES) Amagoia Bilbao MARINATUTAOsagaiak 4 lagunentzatKilo bat sardina, 500 g itsas gatz, 100 g azukre, baratxuri ale bat, limoi bat, erromeroa. Saltsa: arrautza egosi bat, piper berde bat, piper gorri laurdena, tipulin erdia, 150 ml olio, 2 koilarakada ozpin, perrexila. Zailtasuna 21. Sardinak 48 orduz izoztu eta desizoztu. Ezkatak, burua eta hezurrak kendu. Urarekin garbitu eta bi xerrak atera. Utzi uretan izotzarekin ordubetez. Atera.2. Gatza, azukrea, limoiaren azala eta zukua eta erromeroa nahastu.3. Azpil batean hurrenez hurren gatza, sardinak eta gatza jarri. Errepikatu prozesu hau sardina guztiak jarri arte. Sardinak gatzarekin ondo estalita geratu behar dira. Hozkailuan 2 orduz beratzen utzi.4. Atera eta uretatik pasatu.Saltsa hau gainetik bota:1. Barazkiak eta arrautza txikitu.2. Olio eta ozpinarekin nahastu.ESKABETXETANOsagaiak 4 lagunentzatKilo bat sardina. Eskabetxea: Baso laurden ardo ozpin, baso erdi olio, baso laurden ardo zuri, tipula bat, 3 baratxuri ale, erramua. Zailtasuna 21. Sardinei ezkatak eta burua kendu. Urarekin garbitu.2. Tipula eta baratxuriak moztu eta olioarekin 5 minutuz erregosi.3. Ardoa, ozpina, erramua eta gatza gehitu eta 8 minutuz egosi.4. Sardinak sartu eta egosi, 60 gradutan, 2 minutuz. Hozten utzi.