07 JAN. 2026 - 05:52h Karduak gainerreta GETTY IMAGES (GETTY IMAGES) Amagoia Bilbao LEHENENGO ERAOsagaiak 4 lagunentzatKardu bat. Saltsa: 25 g gurin, 25 g irin, 30 g birrindutako Idiazabal gazta, 600 ml esne, gatza, piperbeltz zuria. Zailtasuna 2 1. Karduaren hostoak banan-banan bereizi. Ondo zuritu eta hariak kendu, 4 cm-ko pusketan moztu.2. Eltze batean ura eta gatza berotu. Irakiten hasten denean, kardua sartu eta 30-35 minutuz egosi, bere puntuan egon arte. Xukatu.Saltsa:1. Eltze batean gurina urtu. Irina gehitu eta eragin.2. Esnea apurka-apurka. Gazta bota eta etengabe irabiatu.3. Behar adina gatz eta piperbeltz zuri bota. Eragin, etengabe, su eztitan hiru minutuz.4. Azpil batean kardua jarri eta saltsarekin estali.5. Labe beroan sartu, berotu eta gorritu arte.BIGARREN ERAOsagaiak 4 lagunentzatKardu bat. Saltsa: baratxuri ale bat, 2 arrautza, 200 ml esne, gazta birrindua, olioa, gatza, piperbeltz beltza. Zailtasuna 11. Karduak aurreko errezetan esan dugun bezala egosi. 2. Ontzi batean baratxuria, arrautzak eta esnea irabiagailuarekin nahasi. Behar adina gatz eta piperbeltz beltz bota.3. Azpil batean kardua jarri eta saltsarekin estali. Gainetik gazta bota.4. Labe beroan sartu, ondo berotu arte.