31 JAN. 2026 - 05:05h Txitxirio eta barazki bolak GETTY IMAGES (GETTY IMAGES) Amagoia Bilbao LEHENENGO ERAOsagaiak 4 lagunentzat200 g txitxirio, 200 g ilar, alga kombu zatitxo bat, tipula bat, 4 baratxuri ale, kuminoa, olioa, gatza. Zailtasuna 2 1. Txitxirioak eta alga bezperan utzi behar dira ur hotzetan beratzen. Xukatu eta urarekin garbitu.2. Presio-eltze batean txitxirioak, alga, ura eta gatza jarri. Estali eta egosi 40 minutuz. Xukatu eta sardexka batekin zapaldu.3. Baratxuriak zuritu eta txikitu.4. Eltze batean txikitutako tipula olio pixka batekin erregosi.5. Ilarrak gehitu, urarekin estali eta 5 minutuz egosi. Xukatu. 6. Ontzi batean txitxirioak, ilarrak, baratxuria, kuminoa eta gatza jarri eta nahastu. 16 bola egin eta ogi birrindutik pasatu.7. Zartagin batean olioa berotu eta bolak frijitu. BIGARREN ERAOsagaiak 4 lagunentzat200 g txitxirio, 200 g ziazerba, 2 baratxuri ale, azenario bat, 100 g kuia, olioa, gatza, piperbeltz beltza. Zailtasuna 21. Txitxirioak aurreko errezetan esan dugun bezala prestatu.2. Azenarioa, kuia eta baratxuria txikitu eta olio pixka batekin arin erregosi.3. Txikitutako ziazerbak gehitu eta erregosi.4. Ontzi batean txitxirioak, barazkiak, piperbeltz beltza eta gatza jarri eta nahastu. 16 bola egin eta ogi birrindutik pasatu.5. Olioa berotu eta bolak frijitu.