12 NOV. 2026 - 05:19h Ziazerbaz beteriko alberjiniak GETTY IMAGES (GETTY IMAGES) Amagoia Bilbao Osagaiak 4 lagunentzat2 alberjinia, gazta birrindua, olioa. Betegarria: tipula bat, 2 baratxuri ale, 100 g kuiatxo, 100 g kuia, 250 g ziazerba, 2 arrautza, olioa, gatza. Saltsa: tipula bat, 100 g ziazerba, 250 ml salda, 100 ml esne-gain, olioa, gatza, piperbeltz zuria. Zailtasuna 3 1. Alberjiniak luzetara ebaki. Koilara batekin barruko mamia atera, kanpoko azala apurtu gabe. 2. Zartagin batean olio ugari berotu eta azalak frijitu. Paper baten gainera atera.Betegarria:1. Eltze batean txikitutako tipula olio zurrusta batekin erregosi. 2. Txikitutako baratxuriak eta alberjinien mamia gehitu eta erregosi.3. Txikitutako kuia, kuiatxo eta ziazerbak gehitu eta erregosi. Hozten utzi.4. Arrautzak irabiatu eta barazkiekin nahastu.Saltsa:1. Moztutako tipula olio pixka batekin erregosi, su eztitan.2. Zatitutako ziazerbak tipularekin batera jarri eta erregosi.3. Saldarekin busti eta 10 minutuz egosi. 4. Esne-gaina bota eta irabiagailuarekin nahasi. Behar adina gatz eta piperbeltz zuri bota. Bukatzeko:1. Azalak betegarriekin bete.2. Azpil batean alberjiniak jarri. 3. Alberjiniak saltsarekin estali eta gainetik gazta bota.4. Labe beroan sartu, 200 gradutan, 15 minutuz edo, ondo berotu arte.