23 NOV. 2025 ARGAZKI ERREPORTAJEA Iraultza eta erresistentzia lekuak, memoria kolektiboaren gordailu Bere izaera bidaiariari eusten dio Xabier Peñalverrek «Revolución, Resistencia y Memoria» (Txoria Errekan) liburuan. Arkeologo donostiarraren bigarren saiakera da honakoa, munduan izandako iraultza eta erresistentzia gertakari nagusien lekuak bisitatuz osatutakoa. Gerra Patriotiko Handiaren memoriala Khorogen (Tajikistan). (Xabier Peñalver) Gurutze Anduaga Revolución, Resistencia y Memoria. Patrimonio de la Humanidad. Tomo II” liburua argitaratu berri du Xabier Peñalver arkeologo donostiarrak; ondasun materialen gida bat, ukiezina den memorian iltzatzen dena, akordu historikoetaraino doan bidaia bat. Ale honetan, Txalaparta argitaletxearekin argitaratu zuen lehenengo liburukian bezalatsu, munduan zehar egindako bidaien bilduma bat osatu du. Baina hau ez da bidaia liburu bat, edo ez, behintzat, ohiko bidaia liburu bat. Aitzitik, gure memoria kolektiboan mugarri izan diren lekuetara egindako bisitak bildu ditu lan honetan, gizateriaren ondare izan behar luketen toki horien garrantzi historikoa gordetzeko nahiarekin egina berau. Xabier Peñalverrek historia garaikidea markatu duten gertaeren inbentario bat proposatzen du liburu grafiko honetan, hau da, gaur egundik gertuen dauden gertakariak eta historia batzen jardun da. Bide horretan, iraultza eta borroka ugaritan protagonista izan diren pertsonen ekintzak jaso ditu, neurri handi batean egungo gizartera iristeko mugarri izan zirenak. Edizio honetan, gertakari horien leku bakoitza zehatz-mehatz deskribatzen duten testuak daude, baita haiek historian kokatzeko lagungarriak diren hainbat ilustrazio ere. 288 orrialdeetan 210 fitxa biltzen ditu liburuak, gure garaia zizelkatu duten tokien eta pertsonen inguruko xehetasunekin. Gida honetan, historiako une gogoangarriak gertatu diren tokien lekukotasuna ekarri digu arkeologo donostiarrak. Guztiak dira bisitatzeko modukoak, leku horietako bakoitzean egon badagoelako monumentu bat, museo bat edo plaka bat, bertan gertatutakoa hobeto azaltzeko. Hartara, kasu gehienetan isilduak izan diren gertakarien tokietara hurbiltzeko proposamena da Xabier Peñalverrena, bere espezialitate eremua duen arkeologia prehistorikotik harago, garrantzitsuak bezain ezezagunak diren une historikoei hauspoa emateko. Hien Luong zubia, Vietnamgo gerrako leku enblematikoa. Xabier Peñalver Che Guevara haur batekin Santa Clarako komandantziaren aurrean (Kuba), Castro Solano euskal eskultorearen obra. Xabier Peñalver«Oroimenaren Behatokia» El Tornon (Caceres), 36ko Gerrako eta frankismoaren diktaduraren ahaztuen omenez. Xabier Peñalver Xabier Peñalver arkeologoa Gatineauko Kanadako Historia Museoaren egoitzaren aurrean. Xabier PeñalverErreniega mendateko begiralekua. Xabier PeñalverNelson Mandela Museoa, Mthathan. Xabier PeñalverNagasakiko Bonba Atomikoaren Museoa. Xabier Peñalver36ko Gerran hil ziren Hamahiru Arrosen omenez eraikitako monumentua, Madrilgo La Almudena hilerrian. Xabier PeñalverKadinjacako memoriala, Serbian. Xabier PeñalverDrazgoseko guduaren oroimenezko monumentua, Eslovenian. Xabier PeñalverMontgomeryko Ondarearen Museoa, komunitate beltzak jasan zituen tratu txarrak oroitzen dituena. Xabier PeñalverGandesako Museoa, Ebroko bataila gogoratzen duena. Xabier Peñalver