24 MAR. 2019 Arrauna Eusko Label eta Euskotren ligetako egutegiak, onartuak Bermeon atzo egindako batzarrean lehiaketa nagusien egutegiak adostu ziren. Asier AIESTARAN TKE Ligak ohiko batzarra egin zuen atzo Bermeon eta lehiaketaren egutegia onartu zen. Gizonezkoen Eusko Label Liga (ELL) uztailaren 22an hasiko da Bilbon, 20 estropadaz osatuta egongo da eta irailaren 15ean amaituko da Portugaleten. Emakumezkoen Euskotren Ligari (LET) dagokionez, lehen proba ekainaren 29an izango da Santanderren, guztira 14 estropada jokatuko dira, eta Zarautzen amaitu, abuztuaren 18an. Ekaina 22, larunbata: Bilbo (ELL) 23, igandea: Zierbena (ELL) 29, larunbata: Santander (ELL/ LET) 30, igandea: Lekeitio (ELL/LET). Uztaila 6, larunbata: A Coruña (ELL/ LET) 7, igandea: A Coruña (ELL /LET) 13, larunbata: Donostia (ELL/ LET) 14, igandea: Castro (ELL/LET) 20, larunbata: Orio (ELL/LET) 21, igandea: Sestao (ELL /LET) 27, larunbata: Santurtzi (ELL/ LET) 28, igandea: Getxo (ELL/LET) Abuztua 10, larunbata: Ondarroa (ELL/ LET) 11, igandea: Hondarribia (ELL/ LET) 17, larunbata: Zarautz (ELL/LET) 18, igandea: Zarautz (ELL/LET) 24, larunbata: Bueu (ELL) 25, igandea: Cabo (ELL) Iraila 14, larunbata: Bermeo (ELL/ Play-off) 15, igandea: Portugalete (ELL/ Play-off). INFORMAZIO GEHIAGO:www.naiz.eus