GARA Euskal Herriko egunkaria
SARITUAK

Hasier Agirre Aranburuk irabazi du III. Oihenart Aforismoen Lehiaketa


Hasier Agirre Aranburuk eta Juan Ramon Alberdik jaso zituzten atzo EHUko III. Oihenart Aforismoen Lehiaketaren lehen eta bigarren sariak. Hasier Agirre Aranburu Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundearen Euskalduntze zerbitzuko langilea da. Lehiaketara aurkeztu duen lanak «Afopuntura» du izena. Juan Ramon Alberdi, aldiz, EHUko Filosofia eta Hezkuntza Zientzien Fakultatean Gizarte Antropologiako ikasketak egiten ari da, eta «Bizitzaren galtzada-harriak» lanarekin lortu du saria. «Aspaldian, aforismoen inguruan hausnartzean, argazkilariaren irudia datorkit burura. Iruditzen zait, nire kasuan hala da behintzat, hitzekin ateratako argazki bat dela aforismoa», esan zuen Agirrek.