25 FéV. 2025 ‘Bai, nahi dut’ kanpaina abiarazi du Bilboko Udalak, maskotak arduraz hartzeko konpromisoa sustatzeko Maskotak adoptatu eta arduraz zaintzeko konpromisoa sustatzeko kanpaina jarri du abian Bilboko Udalak, ‘Bai, nahi dut’ lelopean. Animalia bat izateak suposatzen duen erantzukizunaren inguruan sentsibilizatzea du helburu, eta jokabide arduratsu batek dakarren saria nabarmendu. Txakur bat jabearekin, artxiboko irudian. (Raul BOGAJO | FOKU) GAUR8 Maskotak arduraz hartzeko konpromisoa sustatzeko kanpaina jarri du abian Bilboko Udalak. ‘Bai, nahi dut’ lelopean, animalia bat izateak dakarren erantzukizunari buruzko sentsibilizazioa azpimarratzen du.Kanpainaren euskarriek adopzioak berekin dakarren erantzukizunari eta jokabide arduratsu batek dakarren sariari buruz kontzientziatzeko mezuak biltzen dituzte.«Baiezkoa eman behar baduzu, nahi baduzu, hausnartu eta baloratu ea maskota batek behar dituen zaintzak, dedikazioa eta maitasuna eskaintzeko moduan zauden, erantzukizun handia delako, baina onartzen baduzu, ez zara inoiz damutuko», azaldu du Alvaro Perez Osasun eta Kontsumo zinegotziak kanpainak luzatuko duen mezuaren gainean.Informazio liburuxkak herriko hainbat gunetan zabalduko dira, hala nola udal zentroetan, sektoreko establezimenduetan, albaitaritzako kliniketan, txakur-ile-apaindegietan edo denda espezializatuetan, bai eta animaliak babesteko elkarteen egoitzetan ere.Kanpainaren beste eginkizunetako bat da abandonatutako konpainia-animaliei, batez ere txakurrei eta katuei, etxe bat emateko beharra agerian uztea, behar dituzten oinarrizko zaintzekin adopzio arduratsu bat zabaltzea, eta, aldi berean, abandonatutako animalien kopurua murriztea.Maskoten abandonoa prebenitzea «animalien ongizatearen kontzeptuan funtsezko neurriak» direla azpimarratu ondoren, Perezek adierazi du espero duela herritarrei zuzendutako kanpaina espezifiko honek «eragin handia izatea eta konpainiako animalia bat izatearen erantzukizunari buruz hausnarketa sustatzea». Informazio-kanpaina sare sozialen bidez ere zabalduko da (Facebook, Instagram eta X sarean), #adoptatulagunbat #adoptaunamigo traolarekin garatu zen aurreko kanpainari jarraipena emanez.Mezu horietan, animalien adopzioen inguruko ikus-entzunezko materiala zabalduko da, bai kanal espezifiko horien bidez, bai udalaren euskarri ofizialen bidez, hala nola udal pantailak, webguneak, sareak. Ikusteko moduko kartelak jarriko dira, halaber, jabeek eta maskotek erabili ohi dituzten aisialdirako eremuetan.Adopzioen gorakadaKanpainaren harira, 2024ko adopzioen balantzea eskaini du Udalak. Urte horretan, 205 adopzio izan ziren (99 txakur eta 106 katu), hau da, 2023an baino %27,3 gehiago, orduan 161 maskota, 99 txakur eta 62 katu adoptatu baitziren. Perezek azaldu duenez, katuen adopzioen «gorakada handiak» eragin du igoera. Kontuan hartu beharreko beste datu garrantzitsu bat da, 2024an, 103 txakur eta 11 katu galdu zirela eta hirian zehar kontrolik gabe zebiltzala, jabeei itzuli zitzaizkiela.Era berean, Animalien Kontrolerako Udal Zentroak txakurren eta katuen 341 sarrera jaso zituen 2024an, hau da, %4ko murrizketa 2023ko datuekin alderatuta, orduan 352 sarrera erregistratu baitziren.Zinegotziak azpimarragarritzat jo du txakurren sarreretan izandako beherakada, 231 izatetik 2023an, 192 izatera 2024an, %17 gutxiago. Hala ere, katu-sarrerak aurreko urtekoak baino %23 handiagoak izan ziren: 149 izan ziren 2024an, eta 121, berriz, 2023an.