GAUR8 - mila leiho zabalik
Gaur X urte

Imanol Uribe zinema zuzendariak 75 urte bete ditu gaur

75 urte bete ditu gaur Imanol Uribe zinema ekoizle eta zuzendariak. 1970eko hamarkadatik aritu da zinemagintzan lanean eta Zeppo Films, Cobra Films eta Aiete Films produkzio-etxeen sortzaileetako bat izan zen. Donostiako Zinemaldiko Urrezko Maskorra irabazi du, besteak beste.

Imanol Uribe 2015eko Donostiako Zinemaldian. (Juan Carlos RUIZ | FOKU)

Imanol Uribe zinema zuzendari eta ekoizleak 75 urte bete ditu gaur. 1950eko otsailaren 28an jaio zen San Salvadorren, El Salvadorren, Gernikakoak ziren gurasoek bertan lan egiten zutelako, baina gaztetan Bilboko eta Tuterako jesulagunetan ikasi zuen.

1972an, 22 ute zituela, kazetaritzan lizentziatu zen Uribe Madrilen. Hala ere, bertako zinematografia eskolan zinema zuzendari izateko titulua lortu zuen beranduago, horretan jardun nahi zuelako. 1975ean Zeppo Films, 1979an Cobra Films eta ondoren Aiete Films ekoiztetxeak sortu zituen.

Zuzendari bezala, Euskal Herriko egoera soziopolitikoa jorratu zuen ‘El proceso de Burgos’, ‘La fuga de Segovia’, ‘La muerte de Mikel’ edo ‘Dias contados’ bezalako filmetan, baina arrazakeria (‘Bwana’ filmean), historia (‘El rey pasmado’ lanean) eta sorginen mundua (‘La luna negra’ pelikulan) ere landu ditu bere obretan. Ekoizle bezala ‘Secretos del corazon’ pelikula egin zuen, Montxo Armendarizek zuzendutakoa, 1997an.

Imanol Uribek bere ibilbidean zehar jasotako sarien artean nabarmenak dira ‘Dias contados’ filmarengatik Donostiako Urrezko Maskorra eta zortzi Goya sari, 1994ean, eta ‘El rey pasmado’ lanagatik beste zazpi Goya sari.