GAUR8 - mila leiho zabalik

Agur eta ohore, borroka feministari


Sei gizonek emakume bati eraso egin. Emakumeak aurre egin eta erasoen telefonora deitu. Mugimendu feministako kideak Jatorrak kuadrillako erasotzaileekin batzartu, egoeraren larritasuna ikusarazi eta beraiengan eragiteko. Orduan barkamena eskatu zuten. Jatorrak kuadrillako kideen jarrera sexistak (dela eraso horregatik dela emakumerik ez dutelako) ekintza feminista bat jasan zuen. Blusen eta Nesken Batzordeak jarrera sexistari “horrela” aurre egitea gaitzetsi du. Protokolo antisexista aplikatu zuelako? Ez, alderantziz: Batzordeak erasotzaileak jendaurrean babestu gura izan zituen. “No nos sentimos defendidas, sí ofendidas” lelopean, Bilgune Feministaren ekintza salatu zuten.

Zertan oinarrituta? ETB2-ko “Como en casa” saioan Luis Izagak, Blusen eta Nesken Batzordeko bozeramaileak, honela justifikatu zuen:

– «Las que agreden son ellas [mugimendu feministako kideak], que se meten en un espacio de ocupación festiva que no tenían que ocupar. Si hubieran hecho su reivindicación en el exterior no habría habido ningún problema». Izagak esan behar du zelan manifesta gaitezkeen?

– «La señora Alitxu [Martínez del Campo] miente como una bellaca y no es la primera vez». Hemen frogak aurkeztu beharko lituzke, baina ez zuen bat ere aurkeztu. Baliteke “bellaco”-a Izaga bera izatea.

– «Lo que ocurrió el día 6 con estos chicos había sido que... yo no quiero llamarlo una agresión sexista, sino una grosería, una mala educación con una chica». Emakume batekin baldin bada, emakume izateari dagokion kontuan, argi dago jokabide sexista dela.

– «Creo que le dijeron: ‘¿A dónde vas, blanquita?’. Como no contesta: ‘¡Cómo se nota que eres de Vitoria! Vaya culo más gordo tienes’. Cosas que son groserías, mala educación». Esan dezala Izagak ia inoiz sei neskak inguratu duten bere ipurdiari eta zakilari buruz barre egiteko.

– «Y yo, en nombre de todos los Blusas y Neskas, aquí le pido perdón nuevamente». Zergatik eskatu behar du Izagak barkamena erasoagatik? Erasotzaileak bere taldekideak direlako, ez dituztelako bota nahi izan, sinatutako protokoloak agintzen duen bezala.

– «El día 6 yo sí estuve con estos chicos y sólo me faltó tirarles de las orejas. Los conozco desde que tenían diez años. A todos. Gente trabajadora, gente comprometida con actividades en la ciudad durante los 365 días del año». Konfirmatzeke dago, baina auzokideei ere “egun on” esaten dieten gizon tankerakoak ere badira. Erasotzaileei eman dieten zigorra pribatua da eta gero, jendaurrean, Batzordeak babestu ditu.

– «Me quedé asustado cuando ví quiénes eran». Paul Abasolo bost eraso sexualengatik atxilotu zutenean, Irungo futbol taldeko entrenatzaileak ere esan zuen Abasolo «errugabea» zela, «guapoa zenez, ez zuelako erasotzeko beharrik». Epaileak kontrakoa egiaztatu zuen.

– «Creo que pasaron el peor día 6 de agosto de toda su vida». Erasotzaileak direla jakin denean, egoera deserosoegia egin zaie, Blusen eta Nesken Batzordeak babestu arren.

– «[Los grupos feministas] Quieren ocupar un espacio que yo creo que no les corresponde». Nor da Izaga feministon lekua zein den epaitzeko? Zezenketaren aurkako taldeekin ere horrelako jarrera paternalista du?

– «[Las feministas] Equivocan las formas. Cuando hacen lo que hacen el día 8 pierden la razón en todo». Erasotu zuten emakumeari zertan kendu dio arrazoia Bilgune Feministaren ekintza horrek?

– «Los Blusas y Neskas estamos intentando trabajar en la igualdad. Creo que se ha conseguido». Munduan leku aske bakarra dago: Blusen eta Nesken Batzordea! Gure eskubideak defendatzea kritikatzen dutenak, baina.

– «¿Los llevamos a Nanclares a todos [los de Jatorrak]? ¡Los criminalizamos!». Blusen eta Nesken Batzordeak berdintasuna lortu badu, zergatik toleratzen ditu erasotzaileak?

Emakumeon aurkako erasoek ez dute jendartea asaldatzen. Gure burua defendatzeak, ordea, iskanbilak eragin ditu. Jakin dezatela gure gorputzak eta gure eskubideak indarrez ere defendatuko ditugula. Ez dugu galtzeko ezer; mundu berri bat daukagu irabazteko. •