GAUR8 - mila leiho zabalik

Enkarterriko meatzari zahar-gazteen esplotazioaren irudia


Bigarren Karlistaldiaren ostean, Enkarterriko burdin erauzketa goren mailara heldu zen. Hori dela eta, immigrante asko iritsi ziren Bizkaiko meatze-eskualdera lan egitera, gizon, emakume eta ume. Meatzariak barrakoietan bizi ziren, eta zenbait familiak gela beste familia batzuekin partekatu beharra zuten. Esplotazioa erabatekoa zen: 12 orduko lanaldi akigarriak eta soldata ziztrinak. Bizkaiko Jaurerriko kronikari eta artxibozain Antonio Truebak gazterik utzi zuen eskola meategietan lan egiteko, eta, Enkarterriri buruzko bere kronikan zioenez, zenbait meatze-ingurutan, are gehiago Abanton, biztanle kopurua laukoiztu egin zen. Egile ezezaguneko argazkiak –1890etik 1900era bitartean egina– meatzari talde bat erakusten du; tartean, umeak nabarmentzen dira.