06 AOûT 2016 Belar garraioan, mailoetan behera Juantxo EGAÑA Jesus Elosegi argazkilari tolosarrak hartu zuen irudi hori 1941ean. Aralarretik Uztegirainoko goi-mazeletan segatutako belarra garraiatzeko lanen une bat jasota dago. Udaberrian eta udan, segalariek Mailo inguruko malda handiak direla-eta, zuhaitzei sokaz lotuta moztu behar zuten belarra, eta gero, fardotan bilduta, bailarara jaisten zuten, baserriraino iristen zen kable sistema baten bidez. Uztegi, Araitz ibarreko kontzejua da, Azkarate, Gaintza, Intza eta Arribe-Atallu bezala.