03 DéC. 2016 iragan mendearen hasierako jostun tailerra, iruñean Juantxo EGAÑA Iruñean, XX. mendearen hasieran, emakume langileen heren batek tailer txikietan eta etxean, beren kontura, lan egiten zuten; gainerakoek, fabriketan. Latsari eta jostun lanak ziren ohikoenak. Orduan latsari lana gainbeheran hasi zen, ordea. Argaren ertzean ia 120 emakume zeuden latsari 1910ean. Jostun zeuden emakume gehienak ezkongabe eta 30 urtetik beherakoak ziren. Egile ezezaguneko irudian jostun tailer bat ageri da, 1910ean. Argazkia Jose Joaquin Arazuriren (Iruñea, 1918-2000) funtsekoa da. Arazuriren alargunak Iruñeko Udal Artxiboari eman zion funts hori, 1951 eta 1995 artean sendagile nafar hark bildutako milaka argazki dituena. Gehienak XIX. mendearen erdialdetik XX. mendearen amaierara arteko Iruñekoak dira.