Aritz Aduriz fitxatu du Athleticek datozen hiru denboraldietarako
Athletic eta Valentzia taldeek Aritz Adurizen fitxaketa adostu dute. Modu horretan, datozen hiru denboraldietan talde zuri gorrian jokatuko du futbolari donostiarrak.
NAIZ.INFO
BILBO
Athleticek bere web orriaren bidez eman du Ariz Adurizen fitxaketaren berri. Valentziarekin lortutako akordioaren ondorioz datorren hiru urteetan kamiseta zuri gorria jantziko du futbolari donostiarrak.
31 urteko aurrelaria da Aduriz eta azken bi urteak Valentzian egin ditu. 2002-03 eta 2005-08 urteen artean Athleticen jokatu zuen, beraz, hirugarren aroa izango du talde zuri gorrian.