Euskaltel-Euskadi taldea gaur goizean abiatu da Tourrera
Euskaltel-Euskadi taldeko txirrindulariak gaur goizean abiatu dira Tourrera, Loiuko aireportutik.
NAIZ.INFO
BILBO
Euskaltel-Euskadiko txirrindulariak goizean goiz abiatu dira Loiuko aireportutik Liege hirira, bertan hasiko baita Tourra heldu den larunbatean.
Zortzi txirrindularik –Egoi Martinez, Gorka Verdugo, Ruben Perez, Mikel Astarloza, Amets Txurruka, Gorka Izagirre, Pablo Urtasun eta Jorge Azanza– goizeko Gorka Gerrikagoitia kirol zuzendariarekin batera iritsi dira Loiura eta handik Bartzelonara eta ondoren Bruselara zihoazen hegaldiak hartu dituzte.
Samuel Sanchez Oviedotik joan da zuzenean eta Bruselan egingo du bat taldekideekin. Handik autobusez joango dira Liegera.