INFO

Athleticek kolpe gogorra jaso du San Mamesen Betisen aurka (3-5)

0 eta 3 aurreratu da Betis lehen zatian. Bielsak aldaketak egin ditu atsedenaldian eta partida berdintzea lortu dute zuri-gorriek, baina azken hamar minututan ihes egin die emaitzak.

Betiseko jokalariak gola ospatzen. (Luis JAUREGIALTZO / ARGAZKI PRESS)

Partida eskasa jokatu du Athleticek Betisen aurka. Hutsune asko zituen hamaikakoan eta asko igarri du taldeak, batez ere atzekaldean. Izan ere, andaluziarrek egindako golak defentsa lanetan egindako hutsetatik etorri dira.

Betis 0 eta 3 aurreratu da markagailuan lehen zatian. Ruben Castrok, Jorge Molinak eta Beñatek egin dituzte golak. Bigarren gola jaso ondoren Ruiz de Galarreta zelairatu du Bielsak Iturrasperen ordez eta atsedenaldian Aduriz eta Ibai sartu dira.

Aldaketek beste itxura bat eman diote Athletici eta partida berdintzea lortu dute De Marcos eta San Josek egindako bi golei esker. Hala ere, azken hamar minutuetan egindako  lan guztia pikutara bidali dute eta Pozuelo eta Jorge Molinaren golek garaipena eman diote Betisi.