Orain hiru urteko antzar egunean atxilotutako gazteen aurkako epaiketa Madrilen
2009ko Lekeitioko Antzar egunean izandako istiluen ondorioz atxilotu zituzten zazpi gazteren aurkako epaiketa abiatuko da gaur Espainiako Auzitegi Nazionalean. Bilduk «epaiketa politikoa» dela salatu du eta Lekeitioko Udalak absoluzioa eskatu du.
Orain hiru urteko Lekeitioko antzar egunean Ertaintza herritarrei oldartu ostean bederatzi gazte atxilotu zituzten eta horietako zazpi epaitzen hasiko da gaur Espainiako Auzitegi Nazionala. Bi eta hiru urte arteko espetxe zigorrak eta 120.000 euroko isuna eskatu ditu fiskalak auzipetuentzat.
Azken egunetan epaiketaren aurkako elkarretaratzeak egin dituzte auzipetuen herrietan eta Lekeitioko Udalak auzipetuen absoluzioa eskatu du.
Bilduk Bizkaiko Batzar Nagusietan salatu du aste honetan «epaiketa politikoa» dela eta Espainiako Estatuari epaiketa hauek eteteko eskatu dio. [Ikusi BIDEOA]