Golik gabe bukatu da Reala eta Osasunaren arteko derbia
Realak eta Osasunak Anoetan jokatutako derbia husna bukatu da. Talde iruindarrak puntu bat urratu duen arren, ez da jaitsiera postuetatik aterako. [Partidaren xehetasunak]
NAIZ.INFO
DONOSTIA
Osasunak lehen zati ona egin du, eta Jose Luis Mendilibarrek xede zuen joko zuzena berdegunean gauzatzeko gai izan da talde gorritxoa.
Bi taldeek izan dituzte gola egiteko aukerak, baina ez dute markagailua aldatzea lortu.
Bigarren zatiari begira, Philippe Montanierrek zenbait aldaketa egin ditu eta taldea sendotu egin da baina iruindarrak ongi aritu dira defentsa lanetan eta emaitzari eutsi diote.
Anoetatik puntu bat urratu duten arren, gorritxoek jaitsiera postuetan jarraituko dute.
Partidari buruzko informazio zabalagoa, NAIZen webgune berezian.