INFO

Kostatako garaipena lortu du Osasunak Rayoren aurka (1-0)

Asko sufritu eta gero garaipena lortu du Osasunak Rayo Vallecanoren aurka (1-0) Sadarren jokatu duten neurketan. Kike Sola izan da neurketako goleatzaile bakarra.

Llorentek Kike Sola ordezkatu du neurketan. (Jagoba MANTEROLA/ARGAZKI PRESS)

Ligari zegokion neurketa jokatu du Osasunak Rayo Vallecanoren aurka Sadarren. Markagailuan azkar aurreratu den arren, asko sufrituta irabazi du partida (1-0).

Bosgarren minutuan aurreratu dira gorritxoak Kike Solaren golari esker eta defentsa lan on bati esker Rayoren saiakerak baliogabetu ditu. Gol bat eta guzti utzi baliogabetu diote madrildarrei.

Hamahiru punturekin hamaseigarren postuan kokatu da Osasuna, jaitsiera postuetatik ateraz.

Berrikusi NAIZen webgune berezian neurketak utzi dituen estatistika nagusiak.